“Santurtzi” musika-eskola arautu gabeko musika-ikaskuntzarako udal ikastetxea da. Arautu gabeko ikaskuntzarako ikastetxea izanagatik, ikasle guztiek lortu beharreko gutxieneko gaitasun mailak ezartzen ditu antolaketa akademikoak nahiz eta eskola bakoitzaren eskumena izan ikasketa-planak antolatzea
Hori dela-eta dugu ikastetxearen Plan Pedagogikoa, eta bertan jasotzen dira Musika-eskolaren kurrikulua eta hezkuntza-helburuak.
Zer lortu nahi du Musika-eskolak?
Malgutasuna da Musika-eskolaren ezaugarri nagusia, hau da, edozein arlotan musika ikasi eta musikaz gozatzeko eskaintzen duen eremu zabala.
Musika-eskolaren egitasmo pedagogikoak honakoak hartzen ditu langai:
- Adin mugarik gabeko eskaintza
- Taldekako irakaskuntza-eskaintza gai guztien bilgune gisa.
- Irakaskuntza gaur egungo musika-joeretara irekitzea.
- • Gai teoriko nahiz praktiko aukera zabala musikaren izaera ahalik eta ondoen ulertzeko.
Norentzat da?
Haurrak: 6 urtetik aurrera. Helduak: adin guztietakoak. Ikasten diren instrumentuak hauexek dira: Trikitixa, Txistua, Akordeoia, Klarinetea, Tronpa, Biolontxeloa, Saxofoia, Txirula, Biolina, Perkusioa, Kitarra, Pianoa.
Kolegiatutako organoak
Eskola-Kontseilua
Ondorengo kideek osatzen dute Eskola-kontseilua:
- Presidentea: Alkatea edo berak izendatutako zinegotzia.
- Idazkaria: Ikastetxekoa, ahotsduna baina botorik gabea.
- Zuzendaria.
- Ikasketa-burua.
- Santurtziko udaleko zinegotzi bat.
- Irakasle-klaustroak aukeratutako bi irakaslea.
- Ikasleen gurasoen batzordeak aukeratutako bi ordezkari.
- Musika-eskolako 14 urtetik gorako ikasleek aukeratutako ikasle bat.
Irakasle-Klaustroa
Irakasle-klaustroa da Musika-eskolako irakasleen ordezkaritzarako organo kolegiatua. Ikastetxean ari diren irakasle guztiek osatzen dute.
Espezialitate-Sailak
Sailek ezartzen eta koordinatzen dituzte berauen gai(eta)ko helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak eta horiek ematen dituzten irakasleek jarraitu egin beharko diete. Hauek dira Musika-eskolan ematen diren gai eta espezialitateak biltzen dituzten sailak: Soka, Haizea, Pianoa, Perkusioa eta Hauspoak, Musika-hizkuntza. Aipatzeko da sail hauek egindako lana ikastetxearen Plan Pedagogikoa egiteko, gai bakoitzaren programazioa araudiak ezartzen dituen alderdietara ekarriz.