MAILAKA dago antolatuta Musika-eskola, adinaren eta ikasleak lortu beharreko gaitasun mailaren arabera.
Harrerakoa
1. MAILA. 6 urtetik 7 urtera bitartean. Musikarekiko lehen hurbilketa.
.
Hasierakoa
2. MAILA. Instrumentuaren lanketa eta instrumental-talde zein koro-taldeetan parte hartzen hasiko da.
Indartzekoa
3. MAILA. Ikasleak ezagutzetan sakonduko du, taldeetan parte hartzeari lehentasuna emanez.
Jarduera Nagusikoa
4. MAILA. Ikasleak ezagutzetan sakonduko du, taldeetan parte hartzeari lehentasuna emanez.
Honela antolatzen da instrumentu-espezialitatearen eskaintza
Musika-izariaren gutxieneko ezagutza beharrezkoa lortzeko gai teoriko-praktikoak ere eskaintzen dira.
Hainbat instrumentu-talde eta erakunde ari dira: soka-taldea, txistulari-taldea, piano-bikoteak, saxofoi-laukoteak, akordeoi-taldea, conboak, koro-taldea eta beste instrumentu-talde batzuk.
Ikasturtean zehar egiten du bere eskaintza Musika-eskolak , urtero onartutako eskola-egutegiaren arabera. Eskainitako gairen bat egin nahi dutenek aurre izen-ematea egin dezakete Matrikulazio-egutegia izeneko dokumentuan ikasturte bakoitzerako azaltzen diren arauak arabera. Ohikoa da eskariak aurkezteko epea Aste Santuko oporren ostean hastea.
Musika-eskolak mailaka egiten duen eskaintzaren banaketa hobeto ulertzeko, ondoren agertzen da eskainitako jarduerak bi ataletan, hartzaileen adinaren arabera. 1. atala 6 urtetik gorako ikasleentzat da. 2. atala helduentzat da, 16 urtetik gorakoentzat, berriak (HMH).