ARRASATEKO LEHIAKETETAKO AKORDEOI IKASLEAK

Aitor Pérez de Nanclares Camachok, Santurtziko Udal Musika Eskolako eskusoinuko ikasleak, urrezko domina irabazi zuen abenduaren 2tik 4ra bitartean Arrasaten egindako eskusoinu-lehiaketetan.

Derrigorrezko obra ez ezik Unto Jutilaren Accordion Samba, D. Scarlattiren Sonata la minorren eta F. Angelisen Pensée obrak ere jo zituen programa libre gisa.

Bestalde, Sandra Laza Martínezek, musika-eskola bereko ikaslea bera, zilarrezko domina irabazi zuen bere kategorian (12 urtetik beherakoak) Astier Basselliren En chantant derrigorrezko obra, gainera M. Rullierren Toundra eta E. Griegen Mendiko erregearen haitzuloan obrez osatutako programa librea interpretatuz.