Agate Deuna kalejira 2023
Pasa den otsailaren 3an, ostirala, Santurtziko Musika Eskolak Agate Deuna eguna ospatu zuen kalejira batekin. Herriko puntu desberdinetan Agate Deunari zuzendutako koplak abestu ziren. Santurtziko kaleak alaituz ederki ibili ziren, bai Musika Eskolako instrumentistak, baita Lenguaia Musikaleko ikasleak eta gurasoak ere. Arratsalde hotzari kantuz aurre egin genion. Gora Agate Deuna!