Santurtziko txistulariak Gabonetako Kontzertuan
Pasa den abenduaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Santos Juanes elizan, Bizkaiko Txistulari elkarteak antolaturik, Santurtziko Musika Eskolako txistulariak Bizkaiko Txistularien Gabonetako XXIII. Kontzertuan parte hartu zuten. Kontzertu berezia izan zen Bizkaiko 90 txistulari baino gehiago parte hartu baitzuten, eta besteen artean, Ozenki abesbatza, Onbek orkestra, Barakaldoko metal taldea, Maite Olmos piano jotzailea eta Jorge Perez perkusionista ere parte hartu zuten, guztiak Fernando Aurrekoetxearen gidaritzapean. Kontzertu honetan, mota guztietako gabon kantak entzun ahal izan ziren, besteak beste, Noche de Paz, Olentzero Rockero, Dios te Salve edo Mari Domingi. Jarraian, honen erakusgarri uzten dizuegu hainbat argazki eta bideo.
Kontzertu hau Bizkaiko Txistulari Elkarteak antolatutako hiru kontzertuetatik lehenengoa izan zen. Hurrengoa abenduaren 8an Sodupeko San Vicente Martir elizan ospatu zen, eta azkena, Güeñeseko Santa María elizan 2023ko urtarrilaren 7an, guztiak ere Santurtziko Musika Eskolako txistu ikasleen parte hartzearekin.